Zaldua Elomendiko txapelketako hirugarren postura igo da

Guaixe 2018ko mar. 20a, 14:08

Elomendiko Txapelketa. 21. jardunaldia: Zaldua 3 – Elomendi 0

Elomendiko Futbol Txapelketan dabilen Arakilgo Zaldua taldeak partida ederra jokatu zuen larunbatean Elomendiren kontra; 3 eta 0 irabazi zuten arakildarrek. Unzitik jarraitzen du lider (53 puntu), Bidezarra bigarrenari 9 puntu aterata, eta larunbateko garaipenari esker hirugarren postura igo da Zaldua (34 puntu).

Asteburuan sailkapenean 11.a den Modernillo taldearen kontra ariko da Zaldua, Muru Astrainen.