Beñat Katarain bigarrena Jurramendi Trailean

Guaixe 2018ko martxoaren 21a

297 korrikalarik hartu zuten parte eta Aritz Egea gailendu zen

Igandean 297 korrikalarik hartu zuten parte Aiegin jokatutako IV. Jurramendi Trailean. 297 korrikalarik hartu zuten irteera 24 km eta 1.700 m desnibel positibo osatzeko eta horietatik 284k lortu zuten proba despeditzea. Ez zen sorpresarik egon eta aurten Salomon Team taldean debutatu duen Aritz Egea (2:04:41) izan zen nagusi, gizonezkoetan, eta Alizia Olazabal beteranoa (2:41:22) emakumezkoetan. Bere maila ikaragarria erakutsi zuen Egeak eta izugarri disfrutatu zuela onartu zuen. Bigarrenari, Beñat Katarain lakuntzarrari, ia lau minutu atera zizkion (2:08:52).

Bestalde, II. Jurramendi Txiki Trailen (11 km eta 600 m desnibel positiboa) 99 korrikalarik hartu zuten parte eta Alberto Azparren (58:41) eta Pilar Ruiz (1:18:21) gailendu ziren. Ibon Arregi lakuntzarra 16.a sailkatu zen (1:08:48).

Sakandarrak Xabier Mendizabalen Oroimenezkoan
Larunbatean Xabier Mendizabalen Oroimenezko VII. Mendi Lasterketa jokatu zen, Beasaingo Arriaranen, bi distantziatan. 23 km-ko proba Martin Diez segurarrak (1:49:45) eta Vanessa Pelaez andoaindarrak (2:17:28)  irabazi zuten. Aitor Hernaiz 38.a sartu zen (2:18:41). Eta proba laburrean (11 km) Iñaki Arriaran oñatiarra (49:17) eta Oihana Arratibel (59:22) izan ziren azkarrenak. Juan Larrea altsasuarra 7.a sartu zen (52:46), Jabi Gasanz altsasuarra 10.a (54:01), Fermin Azkargorta iturmendiarra 21.a (56:12), Jokin Bereziartu 22.a (56:12) eta Joseba Galarza iturmendiarra 49.a (1:05:46).

Sakandarrak Jurramendi Trailean
1.Aritz Egea:        2:04:41
2.Beñat Katarain:    2:08:52
9.Ander Erice:        2:22:44
11.Mikel Altadill:    2:24:05
18.Joxeja Maiza:    2:29:45
36.Alberto Razkin:    2:39:43
74.Iñaki Zabaleta:    2:49:59
81.Juan D. Lakuntza:    2:52:49
93.Fran Araña:    2:55:22
202.Henrik Vacun:    3:22:11
247.Iban Verdugo:    3:39:07
248.Maria Goikoetxea: 3:39:07

Sakandarrak Jurramendi Txikian
1.Alberto Azparren:    58:41
16.Ibon Arregi:    1:08:48