Iskiza Sakanak primeran hasi du Nafarroako Txapelketa

Guaixe 2018ko mar. 21a, 12:48

Iskiza Sakana gimnasia erritmiko taldeak ongi hasi du Nafarroako Banakako Gimnasia Erritmikako Txapelketa. Gure gimnastak ongi aritu ziren eta hainbat aldiz igo ziren podiumera. Horrela, 3. mailan, kadeteetan Irune Argüelles bigarrena sailkatu zen eta Maitane Agirre hirugarrena, eta jubeniletan Miriam Martinek hirugarren postua lortu zuen. Eta 4. mailan kimuen mailan Ane Iturrioz hirugarrena sailkatu zen. Egindako lanak, beraz, fruitua ematen jarraitzen du.