Baztarrika eta Lakuntza txapeldunak

Guaixe 2018ko mar. 22a, 09:10

Asteburuan Nafarroako Kirol Jokoen Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Lizarran. Haurren mailako Eskuz Binakakoan, 2 mailako 2. faseko txapeldunak izan ziren Arbizuko Aldabide taldeko Hasier Baztarrika eta Xabi Lakuntza. Finalean, 18 eta 13 irabazi zieten Erreka klubeko Salaberriari eta Garañori.