Errentagarriak diren hainbat negozio itxi beharrean izaten dira jabeak jubilatzean edo ezin dutenean behar bezala eraman. Hori eragotzi eta herrietako ekonomia bizirik mantentzeko, Nafarroako Gobernuak negozio txikiak eskuz aldatu nahi dituzten jabeak eta interesa duten pertsonak harremanetan jarri nahi ditu. I. Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren bidez hasi da hori egiten.
Eta horixe azaltzera etorriko dira Altsasura Maite Vacta eta Susana Mateache, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoak. Aurrenak aipatu planean jasoak dauden jarduera nagusiak aurkeztuko ditu. Bigarrenak, berriz, baita ekintzailetzarako dauden laguntzen eta Negozioetarako Errelebo Poltsaren berri emanen du. Azken hori pasa den ostiralean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak. Poltsa edo tresna berri horren zeregina hau da: martxan dauden negozioak saldu edo erosi nahi duten pertsonak harremanetan jartzen ditu, negozio horiei jabetza-aldaketa egiteko.
Sakanara
Aurkezpen horren aurretik, Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezek herrian ekintzailetasuna sustatzeko ordenantza aurkeztuko du. Cederna-Garalurreko Susana Mendinuetak, bestalde, ekintzailetasuna babesteko zerbitzuaren berri emanen du. Ondoren, Sakanako Enpresarien Elkarteko Cristina Irisarrik ibarreko industria arloan erreleboa bilatzen ari diren negozioen berri emanen du. Sakanako Garapen Agentziako Odei Arregik, berriz, haiek atzemandako erreleborik gabeko kasuen berri emanen du. Jardunaldia negozio aldaketa egin duten hiru kasuren lekukotzarekin osatuko da: Koldo Lezea (Deportes Lezea), Cristina Gonzalez eta Maria Luisa Zufiaurre (ML Moda) eta Mirian Roldan (Liburunda papergintza eta liburu-denda). Ondoren, parte-hartzaile guztiak bilduko dituen auzate bat izanen da.
Izen ematea
Cederna-Garalurren web orrian eman daiteke izena.
Egitaraua
12:00-12:20 Javier Ollo Altsasuko alkateak ekintzailetasuna sustatzeko udal ordenantza aurkeztuko du.
12:20-12:30 I. Nafarroako Lan Autonomoaren Plana aurkeztuko du Maite Vactak, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoa.
12:30-12:40 Negozioetarako Errelebo Poltsa eta ekintzailetasunerako diru-laguntzen berri emanen du Susana Mateache, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoa.
12:40-12:50 Industrian erreleboa bilatzen duten negozioak, Cristina Irisarri, Sakanako Enpresarien Elkartea.
12:50-13:00 Sakanan erreleborik gabe atzemandako kasuak, Odei Arregi, Sakanako Garapen Agentzia.
13:00-13:10 Ekintzailetasuna laguntzeko zerbitzua, Susana Mendinueta, Cederna-Garalur.
13:10-13:30 Negozio erreleboen esperientziak:
Koldo Lezea, Deportes Lezea.
Cristina Gonzalez eta Maria Luisa Zufiaurre, ML Moda.
Mirian Roldan, Liburunda paper- eta liburu-denda.
13:30-14:00 Catering Networking.