Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak emaileak urtean gutxienez, bitan odola ematera gonbidatu dituzte, "odol kopurua bermatu ahal izateko". Aferesi bidezko plasma emaile gero eta gehiago behar direla ere gaztigatu du. 500 bat nahi lituzkete urtean 2.000 emate lortzeko. Bitartean, Aste Santuko oporretarako erreserbak bermatzeko RH negatiboko taldeetako emateak behar direla esan du.