Dokumental baten protagonista izanen da Arakil ibaia

Guaixe 2018ko mar. 28a, 08:53

Arakil ibaia, erdi izoztuta, Etxarri Aranatzen. Artxiboa

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA enpresa publikoak Arakil eta Pirinioetako ibaiei buruzko dokumental bana egiteko deialdia egin du. Lanak 32.500 euroko aurrekontua du (BEZ kanpo) eta La Caixa fundazioak finantzatuko du. Izan ere erakunde horrek Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuarekin hitzarmena du eta haren baitan ikerketa, osasuna eta ingurumen arloko jarduerak egin edo lagunduko ditu. Interesa duten enpresek euren eskaintzak apirilaren 12rako aurkeztu beharko dute. Dokumentalak azaroaren 30erako eginak egon behar dute.