Nafarroan pasa den astean izan ziren bi lan istripu hilgarriak salatzeko ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek deituta protesta egin zen atzo. Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez! lelopean Untzuetik eta Lakuntzatik auto karabana bana Iruñerantz abiatu zen. Biak ere Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuaren parean bat egin zuten eta dozenaka langilek kontzentrazioa egin zuten.