Aralarko loteak eskatzeko garaia

Guaixe 2018ko api. 3a, 10:39

Araitz eta Sakanako 19 herrik osatzen dute Aralar Elkartea. Baso kudeaketa planaren barruan, urtero moduan erakundeak etxeetarako egur loteak eskatzeko aukera ematen du. Apirilaren 30era arte eskatu daitezke. Basozainaren telefonoa 669 220 637 da. Egur lotea Arbizu, Arruazu, Dorrao, Etxarri Aranatz, Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa eta Unanu herritarrek eska dezakete.