Berriki bilerak egin dituzte Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak eta Sakanako Dendarien Elkarteak eta euren presidente aldaketak izan dituzte. Sakanako elkarteak 54 bazkide ditu eta euren buru Miren Ainhoa Alvarez Diaz de Arkaia (Altsasu, Sakana optika) da. Eta zuzendaritza horrela dago osatuta: Vanesa Abad lehendakari-ordea (Altsasu, Gautxori taberna), Ander Muñoz idazkaria (Etxarri Aranatz, Kaxeta liburu-denda), Iñaki Arana diruzaina (Etxarri Aranatz, Iñaki ileapaindegia), Tania Ganboa bokala (Lakuntza, Tania arraindegia), Alberto Angiano bokala (Altsasu, Txartel kopia-denda), Dolores Urkijo bokala (Etxarri Aranatz, Sabando arropa-denda).
Altsasuko elkarteak 38 kide ditu eta buru berria Rebeka Alen Royo (Altsasu, Gertu Sakana). Zuzendaritzako gainerako kideak honakoak dira: Vanesa Abad lehendakari-ordea (Gautxori taberna), Patxi Artigas diru (Xagu informatika), Ainhoa Alvarez Diaz de Arkaia idazkaria (Sakana optika), Alberto Angiano bokala (Txartel kiopia-denda), Eduardo Alvaro bokala (Relojeria Norte), Idoia Lasa bokala (Muebles Santa Cruz).
Aurki bigarren bilera bat eginen dute plangintza zehazteko. Asmoen artean dago web orria egitearena. Edo Sakanako merkataritza eta ostalaritza eskaintzaren azterketa egitea. Azken horretarako Sakanako Garapen Agentziak diru-laguntza eskatuko luke. Ikerketa horren asmoa litzateke jakitea ibarrean zer dagoen, zer ez eta zer dagoen sobera. Ez dauden sektoreak Sakanan ezartzen laguntzeko edo orain daudenak etorkizunean segida izateko.