Arakilgo Udalak eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak elkarrekin antolatu dituzte lehen sorospenei buruzko ikastaroak. Haietan lehen arretako printzipioak azalduko dira eta kasu jakinetan nola jokatu azalduko da, esaterako: bihotz-biriketako bizkortzea, eztarriko trabamendua, oinarrizko konstanteak nola hartu eta alarma zantzuak, sendaketa, zauriak, bendaz lotzea eta erredurak.
Irurtzunen ikastaroa bi saioetan eginen da: apirilaren 17an eta 19an, asteartean eta ostegunean, 15:00etatik 17:00etara Atakondoa eskola publikoan. ABC que salva vidas erakundeak emanen du. Saio horietara joan nahi dutenek 948 600 694 telefonoan edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com e-postara idatzi dezakete.
Hiriberriko saioa, berriz, apirilaren 21ean, larunbatean izanen da, 09:30etik 13:30era, kontzeju etxeko erabilera anitzeko gelan. Nafarroako suhiltzaileen bi erizainek emanen dituzte azalpenak. Arakilgo saioan parte hartu nahi dutenek 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots egin dezake, edo arakilkultura@gmail.com e-postara idatz dezake. Bai batean bai bestean izena emateko epea apirilaren 9an despedituko da.