Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak biharko Mugarik gabeko euskara. Ofizialtasuna! leloa duen manifestazioa deitu du biharko Iruñean. 17:30ean abiatuko da autobus geltoki zaharretik. Sakanako EHEko kideek sakandarrak manifestazioan parte hartzera deitu dituzte.
Azaldu dutenez, "Euskal Herriaren berreuskalduntze osora iristeko euskaltzaleok borrokan jarraitu behar dugu. Euskarari eta euskal herritarroi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ozen aldarrikatzeko" deitu dute biharko mobilizazioa.