Ikasleek ez dute egungo hezkuntza onartzen

Guaixe 2018ko mar. 23a, 11:24

Pasa den astean egindako galdeketan "ikasleen ikuspuntutik sortutako hezkuntzaren alde" egin zuten. Herenegun izan zen grebarekin berretsi zuten. Eta aldarrikapena festa giroan zabalduko dute Altsasun bihar, Ikasle Egunean

"Sakanako ikasleriak argi utzi du ez dugula egungo hezkuntza onartzen" esan digu Ainhoak. Izan ere, pasa den astean DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleak galdeketa batean parte hartzera deituak zeuden. Bi ziren galdeketako galderak: egun daukagun hezkuntza hau onartzen duzu? Ikasleok ikasleondako eraikitako hezkuntza baten beharra ikusten duzu?

Lehenengo galderari % 80ak ezezkoa eman zion eta kopuru berak baiezkoa eman zion bigarren galderari. Patxik esan digunez, parte hartzea oso handia izan zen. "Emandako hitzarekin grebarekin bat egin dugu".

Ikasle Eguna
Altsasun ospatuko da bihar, ikasleek beraiek antolatuta. Eta ikasleak egunean zehar antolatutako ekitaldietan parte hartzeko moduko egitaraua sortzen ahalegindu dira. Ez utzi inposaturiko hezkuntza aurpegian lehertzen. Ikasleok erabaki leloa du biharko egunak. Patxik esan digunez, euren apustua da "ia hurrengo urteetan geroz eta ikasle gehiagok parte hartu ahal duten".  

Egitaraua
12:00 Gosari internazionalista gaztetxean. Eta Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertsolariak.
14:30 Bazkaria eta bingoa, gaztetxean.
18:30 Flashmoba, Foru plazan.
19:30 Eonian elektro txaranga.
21:30 Magra-jana, gaztetxean.
23:00 Atzapar Rock eta Gozo-Gozo taldeen kontzertuak.