Igor Arrietarendako Deba Saria

Guaixe 2018ko mar. 26a, 14:13

187 txirrindularik hartu zuten parte eta 89k lortu zuten bukatzea, uhartearra buru zela

Larunbatean kadeteen mailako 29. Deba Saria jokatu zen (52 km). 187 txirrindularik hartu zuten irteera baina 98k utzi zuten proba, euriaren eta eguraldi txarraren eraginez. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrietak Arabako garaipenen ondotik txapelak pilatzen jarraitzen du eta Deban ere lehena izan zen (1:21:29), Elproex taldeko Hodei Murciari 26 segundo aterata. Talde sakandarretako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Aitor Alberdi (I.I) 14.a sartu zen, Sergio Lopez (Quesos Burunda) 19.a, Martzel Etxeberria (I.I) 21.a, Jon Chamorro (Q.B.) 35.a, Hugo Aznar (Q.B.) 38.a, Unai Aznar (Q.B.) 46.a eta Iker Mintegi (Q.B.) 52.a. Probako talde onenaren saria Aralarko Intersport Irabiak jaso zuen.