Zalduak beste hiru puntu lortu zituen

Guaixe 2018ko mar. 27a, 13:43

Elomendiko Futbol Txapelketa. 22. jardunaldia: Modernillo 1 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldia jokatu da. Orain arteko ibilbide bikainarekin jarraitu zuen Arakilgo Zalduak eta 1 eta 3 irabazi zion Modernillo taldeari. Horrela, Unzitik jarraitzen du lider (54 puntu) eta Zaldua hirugarrena da (37 puntu). Hurrengo jardunaldia apirilaren 7an eta 8an jokatuko da eta 37 punturekin laugarrena den Ardoi arerio zuzena izango du aurkari Zalduak, Zizurren.