Katarain hirugarrena Bedian eta Maiza 27.a Donostia-Hondarribi Talaian

Guaixe 2018ko mar. 28a, 10:01

Joxeja Maiz 27.a sailkatu zen Donostia-Hondarribi Talaian

Larunbatean IV. Kolazino Mendi Eguna jokatu zen Bedian (24 km). 163 korrikalari lehiatu ziren eta Julen Larruzea larrabetzuarra izan zen azkarrena (2:06:49). Beñat Katarain lakuntzarra hirugarerna sartu zen (2:08:03). Eta igandean 450 mendi korrikalarik osatu zuten Donostia eta Hondarribia bitarteko Talaia Bidea (30,8 km). Jokin Lizeaga urnietarra iritsi zen lehena (2:14:18). Joxeja Maiza 27.a sartu zen (2:41:46).