Sakandarrak fin Etxaurin eta Lekunberrin

Guaixe 2018ko mar. 28a, 11:02

Argazkia: J.J. Imbuluzqueta

Mikel Astiz seigarrena sartu zen Etxaurin eta Lekunberriko Leguan Alberto Martinez zazpigarrena izan zen

Igandean 38.. Etxauriko krosa jokatu zen, Etxauri herrian hasi eta Etxauri portu gainean despeditu zen 7 km-ko proba gogorra. 149 parte hartzaile izan zituen probak eta Javier Nagore (29:0’6) eta Sophie Gorostiza (36:11) gailendu ziren maldan gorako lasterketan. Mikel Astiz irurtzundarra seigarrena sartu zen (30:36) eta emakuimezkoetan Ainhoa Markinez izan zen lehen sakandarra, helmugan 143.a (50:58).

Egun berean, Larraun aldean, Lekunberriko Legua jokatu zen (6.040 m). Aimar Bouziani (19:33) eta Majima Maayouf (21:20) izan ziren azkarrenak. Alberto Martinez lakuntzarrak lasterketa bikaina egin zuen eta zazpigarrena sartu zen (21:22).

Sakandarrak 38.a Etxauriko Krosean
1.Javier Nagore (Zizur):    29:06
6. Mikel Astiz (Irur.):    30:36
15. Juan Carlos Gomez (Alts):32:47
19.Alatz Agirre (Arb.):    33:10
20.Fco. Javier Gomez (Alts): 33:11
123. Txema Oderiz (Etx):    45:32
129. Oscar Alonso (Irur.):    46:53
141. Josean Salgado (Alts): 50:20
143. Ainhoa Markinez (Olaz): 50:20
143. Ainhoa Markinez (Olaz): 50:58
147. Joxemari Mercero (Unanu): 51:56

Sakandarrak Lekunberriko Leguan
1. Aimar Bouziani:     19:33
7. Alberto Martinez:     21:22
13.David Mutiloa:    22:20
24. Asier Estarriaga:    24:42
38. Leire Estarriaga:    28:12