Sakanako Ibilaldi Handian izena ematea zabalik

Guaixe 2018ko api. 3a, 10:27

Apirilaren 28an izanen da eta aurretik izena ematea zabalik dago

Irurtzungo Iratxo elkarteak apirilaren 28rako antolatu du XXIX. Sakanako Ibilaldia. Hiru ibilbide egiteko aukera dago: Luzea (54,3 km, 3.388 m desnibel +, hiru baselizak lotzen dituena), Motza (25,5 km, 1440 m desnibel +) eta Martxa Txikia (14 km, 736 m desnibel +, gaztetxoekin egiteko). Informazio guztia www.iratxoelkartea.com web gunean dago eta dagoeneko zabalik dago aurretik izena emateko epea, aipatu web orrian edo  www.zirkuitua.com web gunean.

Ibilbide luzean eta motzean parte hartu nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dute izena aurretik ematen badute edo 15 euro probaren egunean bertan egiten badute (langabetuek 5 euro, ziurtagiria aurkeztuta). Martxa Txikiaren kasuan, 14 urte bitartekoek 4 euro eta 14 urtetik gorakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte.