Benjaminen Sakanako Futbol Topaketak, bueltan

Guaixe 2018ko api. 6a, 10:30

Apirilaren 8an bigarren itzuliari ekingo zaio, Uharte Arakilen

Benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketak bueltan dira. Apirilaren 8an, igandearekin, bigarren itzuliari ekingo zaio, Uharte Arakilen jokatuko baita topaketen 8. jardunaldia.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 8. jardunaldia (apirilaren 8an, Uharte Arakilen)
10:00    Altsasu D – Altsasu A
10:50    Sutegi – Etxarri Aranatz A
11:40    Altsasu E – Etxarri Aranatz B
12:30    Lagun Artea A – Lagun Artea B
13:20    Aralar Mendi – Altsasu B