Droga-informazioa

Sakanako prebentzio zerbitzuak 2018ko mar. 29a, 08:18

kolaboratzaileak

Nola hezten dugu gure familia drogei dagokien gaietan? Beharrezkoa dugu drogen gaia menderatzea? Beharrezkoa dugu informazio asko izatea?
Hauek dira gaur egungo nerabeen gurasoek egiten dituzten galderak. Goazen ba, galdera hauen inguruan hausnarketa txiki bat egitera.
Seme alabek ez dute informazioaren beharrik soilik. Ez dugu sustantzien inguruan dena jakin behar, jakin badakigulako informatzearekin ez dela nahikoa. Nerabeek ez dituzte arrisku gutxiago izango, informatuak daudelako, ez horregatik bakarrik behintzat. Kontua ez dago bakarrik informazioan, garrantzitsuena baita kontsumo hauek  gestionatzeko era.
Honengatik diogu, drogen gaiarekin heziketa egitea, bizitzarako heziketa dela. Bizitzan, modu autonomoan eta arduratsuan moldatu daitezen bai norberarekin nola besteekiko.
Aisialdi osasuntsu batean  heztea garrantzitsua da, eta honetarako familian aisialdia eredu bezala izatea gomendagarria da. Aukerak eman behar dizkiegu ilusioak, proiektuak, afizioak izan ditzaten, eta kontsumitu behar badute, hau ez dadila izan beraien bizitzako atal garrantzitsu eta beharrezko bat. Drogak ez daitezen haien babesa izan arazoak dituztenean, beldurrak eta zailtasuna dakarren egoeretan aurkitzen direnean.
Honetarako ezinbestekoa da bizitzan moldatzeko, lagunekin, bikotearekin, familiarekin… bizitzan poliki- poliki funtzionatzeko baliabideak eskuratzea.
Eta noski, guzti honetarako gure seme alabek behar gaituzte, maitatuak direla sentitu behar dute. Guk mugak jartzen ditugu eta muga horiek, familian zein kalean, arau batzuk errespetatzera behartzen gaituzte.
Erortzen direnean heldu behar diegu, baina erortzen utzi beharko diegu, berriz ere, altxatzeko gai izateko. Erakutsi behar diegu norbera maitatzen, baloratzen, onartzen eta zaintzen. Honetarako ezinbestekoa da “ez” esaten ikastea. Ez dut nahi, ez zait gustatzen, orain ez, gaur ez, zurekin ez… Ikasi ezetz esaten eta garrantzitsuena, besteen ezetzak entzuten eta errespetatzen. Eta hau berdin kontsumoen aurrean sortzen diren egoeratan, harremanekin ari garenean edo edozein arrisku gure gain hartzen dugunean.
Zorionez, familia lehenengo sozializazioa ematen den esparrua gara. Zorionez behar gaituzte, beraien erreferenteak gara, haientzako ereduak. Eta zorionez ere lagundu diezaiegu beraien hegoak astintzen, erabakiak eta aukerak egin ditzaten, beraienak baitira eta guk ezin ditugu beraien ordez hartu. Bizitzaren ikasgaiak dira guzti hauek, bizi ditzatela!Sakanako prebentzio zerbitzuak