Iñigo Aritzak erronka jarri dio bere buruari: Nafarroa Oinez festaren bidez egoera inklusiboak sustatzeko ekintzak egitea. Otsailaren hasieran argazkien bidez egoera inklusiboak plazaratzeko proposamena egin zuen. Jasotako 67 argazkiekin bilduma egin dute eta www.nafarroaoinez.eus web orrian jolasa sortu dute haietako batzuekin.