Azken bi ostiraletan Altsasu bigarren hezkuntzako institutuko irakasleek kontzentrazioak egin dituzte ikastetxearen atean. Hezkuntza sindikatu guztiek antolatuta, eta klaustroaren aho batezko atxikimenduarekin, Nafarroako Gobernuari murrizketak kendu eta legegintzaldia despeditu aurretik Hezkuntza Ituna negoziatzeko eta aurrekontu konpromisoak hartzeko eskatu dute. Lau eskaera dituzte: Bigarren Hezkuntzako irakas-orduak eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza zuzeneko orduak jaistea, ratioak txikitzea, lehen egunetik ordezkapenak egitea eta Eskola Publikoa finantzatzeko bete beharreko legea egitea.