Golik ez Lakuntzan eta Etxarriko puntuak Beriainera

Guaixe 2018ko api. 9a, 12:59

Preferente maila. 25. jardunaldia: Lagun Artea 0 – Castillo de Tiebas 0 / Etxarri Arantz 0 – Beriain 1

Aste Santuko oporren ondoren preferente mailan 25. jardunaldia jokatu zen asteburu honetan. Lakuntzan Lagun Arteak Castillo de Tiebas taldea hartu zuen; lehen zatian partida oso paretsua eskaini zuten bi taldeek, baina bigarren zatian Lagun Artea nagusi izan zen. Lakuntzarrek kolore guztietako aukerak izan zituzten, baina ez zuten baloia Tiebasekoen ate barrura sartzerik izan. Horrela, golik gabe despeditu zen partida, eta inor kontentu utzi zuen puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Bestalde, Etxarri Aranatzen, Etxarri eta Beriain parez pare ibili ziren. Arbitroak Beriaingo jokalari bat aldageletara bidali zuen, txartela gorria erakutsi eta gero. Baina Beriainek egoerari buelta ematen jakin izan zuen eta handik gutxira gola sartu zuten. Atsedenaldiaren ondoren bi taldeek aukera politak izan zituzten baina baloia ez zen atera sartu eta hiru puntuak Beriainera egin zuten ihes.

Preferente mailako sailkapenean Infanzones da liderra (51 puntu). Lagun Artea 12.a da (27 puntu) eta Etxarri Aranatz 13.a (23 puntu). Asteburuan Beriainen kontra jokatuko du Lagun Arteak, Beriainen, eta Infanzones liderra izango du aurkari Etxarri Aranatzek, Obanosen.