Gonzalezen eta Etxeberriaren dominak

Guaixe 2018ko api. 10a, 11:34

Espainiako Pista Txapelketan brontzezko eta zilarrezko dominak lortu zituen Bakarne Gonzalezek eta brontzezkoa Josu Etxeberriak

Nafarroako Pista Selekzioak bi brontzezko domina eta zilarrezko bat lortu zituen apirilaren 1ean Tafallan jokatutako Espainiako Pistako Txapelketan. Josu Etxeberria iturmendiarrak brontzezko domina jantzi zuen puntuazio-proban. Lehia oso borrokatua izan zen, esprintean erabaki zena. Hirugarrena sartu zen iturmendiarra. Bakarne Gonzalez altsasuarrak lortu zituen beste bi dominak. Scratch modalitatean hirugarrena sailkatu zen Gonzalez eta keirinean, aldiz, bigarrena. Bi probak lehia handiko azken bueltan erabaki ziren.
Beste bi sakandar ere aritu ziren Nafarroako pista selekzioan, Martxel Etxeberria iturmendiarra eta Joana Irastorza etxarriarra, eta lan polita egin zuten.