Zalduak bina berdindu zuen Ardoirekin

Guaixe 2018ko apirilaren 10a

Elomendiko Futbol Txapelketan hirugarren postuari eusten dio Arakilgo taldeak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen. Etxarrengo Zalduak Zizurren jokatu zuen, Ardoiren kontra, eta bina berdindu zuten bi taldeek. Horrela, Unzitik jarraitzen du lider (57 puntu) eta Zaldua hirugarrena da (41 puntu).

Larunbatean Zalduak 22 punturekin zazpigarrena den Elomendi hartuko du Lezkairun.