Sakana 4x4 Topaketa bertan behera

Guaixe 2018ko api. 10a, 16:05
Argazkia: Sakana 4x4

Eguraldi txarrarengatik data ekainaren 2ra eta 3ra atzeratzea erabaki dute

Sakana 4x4 taldeak antolatuta, apirilaren 7an eta 8an zen jokatzekoa Sakanako 4x4 Topaketa, todoterrenoen, lur orotakoen eta 4x4en jarraitzaileen festa. Baina eguraldi txarrarengatik topaketa atzeratzea erabaki zuen antolakuntzak. Euri eta haizeteen eraginez karpen muntaketa ia ezinezkoa izan zen eta eguraldiak okerrera egin zuela ikusita, topaketa bertan behera uztea erabaki zuten.

Topaketa antolatzeko data berri baten bila dabiltza orain Sakana 4x4 Topaketako antolatzaileak. Ekaina da baloratzen ari diren data, Arbizuko festen aurretik, ekainaren 2an eta 3an.