Maizaren eta Berazaren Nafarroa Ermitagañaren aurkezpena

Guaixe 2018ko api. 11a, 10:17

Leire Maiza etxarriarra jubenilen mailan ariko da eta Maria Beraza uhartearra kadeteen mailan


Apirilaren 6an, ostiralean, Nafarroa Ermitagaña emakumezkoen txirrindularitza aurkezpena egin zuten. Taldeak 20 txirrindulari ditu, kadeteen, juniorren eta eliteen mailakoak. Tartean bi sakandar daude, Leire Maiza Razkin junior etxarriarra eta Maria Beraza Arrieta kadete uhartearra. Egutegiari dagokionez, Euskaldun Trofeioa, Espainiako Kopa, Kataluniako Kopa eta Frantziako Kopan parte hartuko dute.