Olazabal eta Bergera Espainiako Kluben Arteko txapeldunordeak

Guaixe 2018ko api. 11a, 14:36
Irurtzun klubekoak, Bergera eta Olazabal tartean.

Binakako Txapelketako finalean Huarteko Yoldik eta Peñasek irabazi ziete

Igandean Espainiako Kluben Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren. Eskuzko Binakako finalean Irurtzun klubeko Olazabalek eta Bergerak Huarte klubeko Yoldi eta Peñas izan zituzten aurkari. Lehia oso estua izan zen. Lehen jokoan 10 eta 9 irabazi zuten Yoldik eta Peñasek eta bigarren jokoa 9 eta 10 irabazi zuten Olazabalek eta Bergerak. Hirugarren jokoak erabaki zuen finala eta 5 eta 4 gailendu ziren Yoldi eta Peñas. Oso gutxigati txapeldunordeak dira Olazabal eta Bergera.