Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, enkante publiko edo adjudikazio zuzeneko enkante bidez 14 higiezin salduko ditu apiriletik garagartzarora. Enkantean jarriko diren etxebizitzetako bi Sakanan daude, Uharte Arakilen eta Altsasun hain zuzen ere. Azken hori maiatzaren 17an, 12:00etan, aterako dute enkantera. Uharte Arakilgoa, berriz, garagartzaroan, zehaztu gabeko datan.