Iñigo Aritza eta Andra Mari, Nafarroako Lauko Txapelketan

Guaixe 2018ko api. 12a, 13:45

Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketako kadeteen mailan lehiatuko dira bi talde sakandarrak. Larunbatean hasiko da txapelketa, Txantreako Ezkaba plazan

Asteburuan hasiko da Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa. 6 mailatan jokatuko da: gizonezkoen 320 kilotan, gizonezkoen 300 kilotan, 20 urtez azpikoetan (280 k), kadeteetan (280 k), emakumezkoen 255 kilotan eta emakumezkoen 235 kilotan.

Kadeteen mailan bi talde sakandar ariko dira, Iñigo Aritza ikastola eta Andra Mari ikastola. Berriozar, Anar eta Basaburuarekin lehiatuko dira. Liga sistema bidez, lau jardunaldi jokatuko dituzte eta lau jardunaldietako puntuak batu ondoren lehen bi sailkatuen finala jokatuko dute.
Lehen jardunaldia larunbatean jokatuko da, Txantreako Ezkaba plazan, 11:30ean, bigarrena apirilaren 21ean, Lesakako pilotalekuan (17:00), hirugarrena Antsoaingo pilotalekuan (17:00) eta laugarrena eta azkena Iruritan (17:00).