Sakanako Futbol Topaketak bueltan: igandean kimuak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2018ko api. 13a, 09:01

Igandean, 10:00etatik aurrera, Etxarrin

Aste Santuko oporren ondoren, bueltan dira Sakanako Futbol Topaketak. Zehazki, kimuen mailako 13. jardunaldia jokatuko da igandean Etxarri Aranatzen. Benjaminei dagokienez, igandean Ziordian aritzekoak ziren baina jardunaldia hurrengo astera, apirilaren 22ra atzeratu da.

Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, txikienei futbol txapelketa batean aritzea ahalbideratzeko. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak: kimuak
Igandean, Etxarri Aranatzen
10:00    Tipi-Tapa – Sutegi
11:15    Lagun Artea – Urdiaindik
12:30    Etxarri Aranatz – Kaixo