Katarain hirugarrena eta Beraza hamairugarrena Beran

Guaixe 2018ko api. 17a, 11:47

Maratoi erdia osatu zuten 480 korrikalarien artean maila bikaina eman zuten sakandarrek. Gabiriako Lehorrei mendi lasterketan Aritz Munarriz seigarrena iritsi zen

Sakandarrak Berako maratoi erdian (21 km)
1.Oier Ariznabarreta:     1:40:55
3.Beñat Katarain:        1:48:12
13.Jose Luis Beraza:    1:55:59
43.Mikel Rubio:        2:04:41
59.Julen Lizarraga:    2:06:00
74.Juan D. Lakuntza:    2:08:22
80.Alberto Razkin:    2:08:49
100.Tomas Guirado:    2:11:23
132.Alatz Agirre:        2:14:44
159.Fran Araña:        2:18:57
216.Joxeja Maiza:    2:26:04
219.Joseba Iza:        2:26:50
230.M.A. Asurabarrena:    2:28:01
284.Ibai Arrese:        2:34:36
397.Maria Goikoetxea:    2:50:51
398.Iban Verdugo:    2:50:51
419.Maite Zabaleta    2:54:46
*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterriko daturik ageri eta, horregatik, gerta daiteke sakandarren bat sailkapen honetan ez agertzea

Igandean jokatu zen XV. Berako maratoi erdia (21 km, 2.700 m desnibela), Nafarroako Mendi Lasterketen X. Txapelketarako baliagarria. 496 korrikalarik hartu zuten irteera eta horietatik 480k lortu zuten proba despeditzea. Ohikoa denez, jendetza bildu zen mendi lasterketako tarte guztietan, Manttale eta Larun gainean bereziki, korrikalariak animatzeko, haiek bihotzez eskertu zutena. Oier Ariznabarretak sekulako erakustaldia eman zuen eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara (1:40:55). 5 minutu atera zizkion bigarrenari, Joxe Amunarrizi (1:45:42). Zegaman bizi den Beñat Katarain lakuntzarra izan zen hirugarrena (1:48:12). Lan bikaina egin zuen lakuntzarrak, kontentu egoteko modukoa, baina oraindik ere “lan asko egin beharra dagoela” aipatu du sare sozialetan.

Aipatzekoa da ere Jose Luis Beraza uhartearra 13.a sartu zela (1:55:59). Probako lehen beteranoa izan zen. Azken hilabetean ez da lehiatu uhartearra, osasun kontuengatik, eta lehiaketetan aritzeak ematen duen txispa hori faltan bota zuela onartu du, eta egindako lanarekin kontentu egon. Bestalde, emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia gailendu zen (2:02:56).

Munarriz Gabirian
Larunbatean, Gabirian, III. Lehorrei mendi lasterketa jokatu zen (24 km). Altzoko Iñaki Olano (2:02:09) eta Urretxuko Ainhoa Sanz (2:25:05) gailendu ziren parte hartu zuten 111 korrikalarien artean. Aritz Munarriz etxarriarra seigarrena sailkatu zen (2:18:27).