Astiz, Gomez eta Bergara Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2018ko api. 18a, 13:15

Mikel Astiz Nafarroako txapelduna da, Francisco Javier Gomez beteranoen 2 mailakoa eta Peio Bergara beteranoen 3 mailakoa

Sakandarrak V. Vianako Printzerria Duatloian
7. Mikel Astiz (Hiruki):        2:07:27
36.Fco. Javier Gomez (Sakana):    2:16:56
42.Gorka Acebes:        2:18:20
43.Iñaki Alvaro (Sakana):        2:18:20
55.J. Carlos Gomez (Sakana):     2:22:21
56.Juan Luis Maiza (Sakana):    2:22:26
84.Juan Ignacio Iturrioz (Sakana):    2:32:13
122.Peio Bergara (Sakana):    2:55:10
    

Igandean V. Vianako Printzerria Duatloia jokatu zen, aldi berean Nafarroako Duatloi Txapelketa zena. 157 duatletek hartu zuten parte eta horietatik 138k lortu zuten proba bukatzea. Proba oso gorabeheratsua izan zela aipatu digute parte-hartzaileek, aldapez eta maldez josia. Azkarrena Laboratorio SYS taldeko Gonzalo Fuentes Isasi izan zen (2:00:22), eta emakumezkoetan Yepa Triatloi Klubeko Helene Alberdi (2:22:23). Lehen sakandarra Hiruki Valle de Egues taldeko Mikel Astiz izan zen. Ihabarkoak proba bikaina egin zuen eta zazpigarrena sartu zen helmugara (2:07:27), lehen nafarra. Horrela, Nafarroako txapelduna dugu Mikel Astiz, senior mailan. Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier “Pitxi” Gomez 55.a sartu zen eta beteranoen 2 mailako txapelduna izan zen, eta bere taldekide Peio Bergara 122.a sailkatu zen, beteranoen 3 mailako txapelduna. Talde onena Mikel Astizen Hiruki Valle de Egues Triatlon izan zen eta Sakana Triatloi Taldea 5.a sailkatu zen.

Gazteenak bikain V. Basaburua Duatloian
Duatleta gazteenek V. Basaburua Duatloian parte hartu zuten larunbatean, eta oso ongi ibili ziren Sakana Triatloi Taldeko kideak. Horrela, aurrebenjaminetan Oihan Andueza Etxaiz altsasuarrak irabazi zuen eta benjaminen proba Mikel Arrizabalaga Garziandia arbizuarrarendako izan zen. Eta juniorretan Fermin Azkargorta laugarrena sailkatu zen.