Villar, Unzilla eta Juango Telcom taldean

Guaixe 2018ko api. 18a, 11:28

Asteartean 2018 denboraldiko aurkezpena egin zuen Telcom Ederlan Frenkit Gimex taldeak

Telcom Ederlan Frenkit Gimex taldeak asteartean egin zuen 2018 denboraldiko aurkezpena. Ekitaldian, besteak beste, Migel Indurain eta Txomin Perurena izan ziren. Juan Salasek zuzenduko du taldea, eta nabarmendu zuenez, “gure helburua jendea trebatzea da. Taldea sortu genuen profesionaletara igo ezin duten txirrindulariak non aritu izan zezaten, eta helburua ez da aldatu. Jakina, irabazi ahal badugu saiatuko gara”. 17 txirrindulari daude, tartean hiru sakandar: Rural Kutxa-Seguros RGA taldetik datorren Odei Juango lakuntzarra, aurreko urtean Telcom taldean debutatu eta bertan jarraitzen duen Alex Uncilla etxarriarra eta Telcom taldean hainbat denboraldi daramatzan Pablo Villar arakildarra.