Lesakak Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketako 2. jardunaldia hartuko du

Guaixe 2018ko api. 19a, 11:16

Larunbatean, 17:00etan, Lesakako frontoian. Txantreako lehen jardunaldian kadeteetan Iñigo Aritza bigarrena sailkatu zen eta Andra Mari hirugarrena

Aurreko astean hasi zen Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa. Gizonezkoen 320 kiloko Txapelketako lehen jarduna, 20 urtez azpikoen 280 kiloko lehen jardunaldia, emakumezkoen 255 kiloko lehen jardunaldia eta kadeteen 280 kiloko lehen jardunaldia izan ziren Txantrean jokatu zirenak.

Kadeteen Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldian bost talde lehiatu ziren, tartean Sakanako Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastolak. Basaburua izan zen talderik onena (5 puntu), Iñigo Aritza (4 puntu) eta Andra Mari (3 puntu) taldeen aurretik. Berriozar laugarrena sailkatu zen (2 puntu) eta Anar bosgarrena (puntu 1).