Sanferminetako Oinezen barrakan aritzeko gonbidapena

Guaixe 2018ko api. 19a, 18:45

Iñigo Aritza ikastola da aurten Nafarroa Oinez festa prestatzeaz arduratuko dena. Hura iritsi aurretik, urtero moduan Iruñeko festetan barraka jarriko du. Ohi bezala, Takonera parkeko Vista Bella gunean. Urtero moduan Nafarroa Oinezek ikuskizun programazio zabala prestatuko du. Hura osatzeko Sakanako musika, antzerki, dantza talde, umorista, animatzaile edo sortzaileei dei egin die. Nafarroa Oinezen sanferminetako egitaraua osatzen lagundu nahi dutenek jar daitezela eurekin harremanetan 606 030 966 telefonora hots eginez edo koordinazioa@oinez2018.ikastola.eus e-postaren bidez. Maiatzaren 2ra arteko epea dago.