Ezkurdiak eta Jakak ostiralerako materiala aukeratu dute Altsasun

Guaixe 2018ko api. 18a, 16:44

Buruz Buruko final zortzirenetako partida jokatuko dute biek ostiralean Altsasuko pilotalekuan

Ostiralean Buruz Buruko jaialdia hartuko du Burunda pilotalekuak. Joseba Ezkurdiak Erik Jaka izango du aurkari final zortzirenetan. Aurretik, Joanes Bakaikoak Daríoren kontra jokatuko du Promesen Buruz Buruko final laurdenetako kanporaketa.

Gaur materiala aukeratu dute Ezkurdiak eta Jakak