Dantzari sakandarrak Iruñean

Guaixe 2018ko apirilaren 19a

Amaiur dantza taldeak 22 urtez Folk Lore Eguna antolatu eta larunbatean Iruñean ospatu zuen. Antolatzaileekin batera beste hamar dantza taldek parte hartu zuten ospakizunean eta haien artean hiru sakandar zeuden: Orritz (Irurtzun), Galtzorratz (Uharte Arakil) eta Elai Alai (Lakuntza). 11:30ean Iruñeko Alde Zaharrean barna kalejira egin zuten eta hura despeditzean, 13:00etan, Burgoen plazan ikuskizuna eskaini zuten. Dantzari, musikari, laguntzaile eta lagunek dantzaren inguruan egun atsegina pasatzeko asmoz antolatzen da eguna.