Errefuxiatuen aldeko karabanan parte hartzera deitu dute

Guaixe 2018ko api. 19a, 19:54
Greziako errefuxiatu eremua.

Sakana Harrera Harana taldeko kideek bat egin dute Mugak Zabalduz Euskal Herriko karabanarekin. Karabana horrek Europako Batasunaren "migrazio politika kriminalak" salatzen ditu. Aurreko bi urteetan Greziara eta Melillara joan dira eta udan Italiara joatekoak dira.

Baina apirilaren 28tik maiatzaren 1era Euskal Herrian beste karabana bat antolatu dute, "oso garrantzitsua ikusten baitugu hemen erabiltzen diren praktika politiko eta ekonomikoak salatzea, eta horiek sortzen dituzten ondorioak pertsonetan, horietako asko gure auzokideak izan ahal direnak". Atzerritarrak sartzeko zentroak, tiro-eremua, armagintza fabrikak, armen trafikoa zabaldu eta pertsonen  fluxua ixten duen portua…

Mugak zabalduz karabanan izena emateko epea astearekin batera despeditzen da. 50 euro balio du. Laguntza-bonoa badago ere. Informazio guztia www.mugakzabalduz.eus web orrian opatu daiteke.