Sakanako Futbol Topaketak: igandean benjaminak Ziordian

Guaixe 2018ko api. 20a, 08:05

Igandean, 10:00etatik aurrera, Ziordiko txipudian

Bueltan dira benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketak. Zehazki, benjaminen mailako 9. jardunaldia jokatuko da igandean Ziordian. Kimuei dagokienez, igandean Etxarri Aranatzen aritu ziren eta hurrengo jardunaldia apirilaren 29an jokatuko dute, Ziordian.

Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, txikienei futbol txapelketa batean aritzea ahalbideratzeko. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak
Igandean, Ziordian
10:00    Sutegi – Altsasu 1
11:00    Etxarri Aranatz – Altsasu 2
12:00    Betelu – Altsasu 3
13:00    Aralar Mendi – Lagun Artea