Zalduak galdu egin zuen Izalsaren kontra

Guaixe 2018ko api. 24a, 11:29

Elomendiko txapelketa. 25. jardunaldia. Izalsa 3 – Zaldua 2

Azkeneko bolada onak etena izan zuen eta Arakilgo Zalduak galdu egin zuen asteburuan. Izalsak 3 eta 2 irabazi zion Etxarrengo taldeari, baina hala ere, taldeak ez du sailkapeneko hirugarren postua galdu. Unziti da liderra (57 puntu) eta Zaldua hirugarrena da (44 puntu). Asteburuan Zalduak 41 punturekin sailkapenean laugarrena eta arerio zuzena duen Ardoi-Poukas taldea hartuko du, Lekunberrin.