20 urtez gogoko literatur lanak aukeratzen

Guaixe 2018ko api. 28a, 11:32

Liburuaren eguna dela eta, 20. urtez Ikastolen Elkarteak Juul hauteskundeak antolatu zituen (www.juulkanpaina.eus). Haien bidez ikastoletako ikasleek Haur- eta Gazte-literaturan argitaratutako liburuak eta ilustratzaileak zein diren adierazteko aukera izan zuten, botoa emanez. Bide batez hauteskunde sistema nolakoa den ikasteko aukera dute. Apirilaren 17an egindako bozketan 54 ikastoletako ikaslek parte hartu zuten. Liburuen atalean 15.832 boto zenbatu zituzten eta ilustratzaileenetan 7.338. Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa izan ziren.

Euskal Herriko ikastoletako ikasleek euren bozkekin aukeratako sortzaileen artean hiru sakandar daude. Joana Ziganda eta Iker Uriberen Ni neu galtzeta (6-8 urtekoen mailan), Castillo Suarezen Agur, Agur! (8-10 urtekoen mailan) eta Jon Arretxeren 19 kamera (12-16 urtekoen mailan). Sakanako ikastoletako ikasleen aukeraketan ere ibarreko sortzaile horiek agertzen dira.

 

  SANAKAKO IKASTOLAK
  JUUL 2018 LIBURU HAUTATUENAK
  KATEGORIA IZENBURUA IDAZLEA URTEA ARGITALETXEA
1 3 - 6 urte Munstro arrosa Olga de Dios 2016 Denonartean
2   Ilartxo Davide Cali 2016 Ibaizabal
3   Tango iritsita, hiru dira Justin Richardson 2016 Pamiela-Kalandraka
           
1 6 - 8 urte Ni neu galtzeta Joana Ziganda 2017 Autoedizioa
2   Paxkalin Castillo Suarez 2016 Elkar
3   Bat Pat - Sorginkeria izugarria Roberto Pavanello 2017 Mensajero-Bitarte
           
1 8 - 10 urte Agur, Agur! Castillo Suarez 2015 Erein
2   Munstro bat edukiontzian Maribel Aiertza 2014 Elkar
3   Futboleroak 1 - Lokartutako arbitroen misterioa Roberto Garcia 2017 Ikasmina
           
1 10 - 12 urte Metro bateko letrak Julen Gabiria 2014 Elkar
2   Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2017 Erein
3   Argixorgin Estibaliz Vivanco 2014 Elkar
           
1 12 - 16 urte Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2017 Erein
2   Ezekiel Jasone Osoro 2014 Elkar
3   Ezekiel nora ezean Jasone Osoro 2014 Elkar

Ilustratzaileak

    IZEN-ABIZENAK
1 Ilustratzaile Juan Luis Landa
2   Iñaki Martiarena "Mattin"
3   Jose Mari Morcillo "Morkots"
4   Mikel Santos "Belatz"
5   Iker Uribe