Dantzarima Baluarten

Guaixe 2018ko api. 26a, 18:34

Emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren alde egindako lana aitortzeko Nafarroako Gobernuak aurrenekoz Berdinna saria banatu zuen herenegun. Saritua Blanca Fernandez Viguera izan zen, mugimendu feministako, Ipes elkarteko sortzaile eta NUPen genero ikuspegia sartzeagatik. Sari banaketan Dantzarima dantza taldekoak euren Ahizpatasuna dantza dantzatu zuten. Emanaldiarekin pozik gelditu ziren, "bikain" aritu zirelako. Gainera, sarituarekin egoteko aukera izan zuten ere.