196 ikasle eta 20 irakasle Sakanako orientazio proban

Guaixe 2018ko api. 26a, 14:49

Arbizun, Sandindegi eta Zubat aldean ibili ziren

Sakanako ikastetxeek antolatuta, Sakanako Mankomunitatearen eta Arbizuko Udalaren laguntzarekin, asteazkenean Sakanako orientazio proban 196 ikaslek eta 20 irakaslek hartu zuten parte, gehienak DBH 4 mailakoak eta baita ere DBH 3 mailakoak. Arbizuko basoan, Sandindegi eta Zubat aldean ibili ziren, iparrorratzak eta mapak eskuan, orientazio proban parte hartzen. Ondoko ikastetxeetako ikasleak aritu ziren: Andra Mari ikastola (33 ikasle), Agurain Institutua (42 ikasle), Altsasuko Institutua (74 ikasle), Altsasuko ikastola (27 ikasle) eta Korazonistak (20 ikasle).

Jarduaren helburuak dira, besteak beste, basoan segurtasunez ibiltzen ikastea eta mapa eta iparrorratza interpretatzen eta erabiltzen ikastea; aisialdian naturak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea; ikasleen arteko talde lana bulkatzea; Sakanako naturguneak ezagutu eta sustatzea; Sakanako eta ondoko ikastetxeen eskualdeen eta ikasleen arteko harremanak bulkatzea; eta euskara bulkatzea.