Birziklatzea, koska bat gorago

Guaixe 2018ko api. 27a, 09:50

Joan den urtean sortutako 9.513.608,11 kilo hondakinetatik 5.206.932,11 gaikako bilketa bidez jaso zen. Hau da, % 55,99 da, 2016an baino dezima batzuk gehiago. Sakanan 20.185 pertsona bizi ginen eta bakoitzak 471,32 kilo hondakin sortu genituen, aurreko urtean % 12,58 gehiago. Haietatik 257,96 kilo birziklatu genituen

Sakanan 2017an 2016an baino hondakin gehiago sortu genuen, 221.686,33 kilo gehiago, hau da, % 2,38ko igoera. Birziklatu ere gehiago birziklatu edo konpostatu dugu, 155.210,33 kilo hain zuzen ere, % 3,07 gehiago. Sakanako Mankomunitateko Hondakin Bilketa Zerbitzutik gogorarazi dute Europar Batasunak 2.020 urterako hondakinen erdia gaika bildu behar dela. Sakanan dagoeneko lortu da etxebizitzetako gaikako bilketa % 55,99ra iristea. Mank-etik jakinarazi dutenez, “Nafarroako bataz bestekoa baino % 40 gehiago birziklatzen da Sakanan gaur egun”.

Hala ere, ibarrean birziklatzea ez da uniformea. Hondakinak biltzeko lau sistema daude eta soilik haietatik bitan gainditzen da Europak ezarritakoa: atez atekoan % 78,11 (Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia, 8.568 biztanle) eta mistoan % 63,75 (Arakil, Irañeta, Arruazu, Ergoiena, Lizarragabengoa eta Ziordia, 2.015). Altsasun (5. edukiontzia, 7.419 biztanle) eta Irurtzunen (auzo-konpostagailuak, 2.183 biztanle) gaikako bilketa tasak % 33,22 eta % 39,68 dira. Beraz, bi herri horietako bilketa tasa hobetzearekin Sakanakoak berak ere gora eginen luke, bien artean Sakanako errefusaren % 67,3 sortzen baitute.

Bide horretan Altsasun aurten indarrean jarri dute 5. edukiontziaren bidez materia organikoko bilketa. Dagoeneko joan den urtean baino 10 puntu gorago dago gaikako bilketa Altsasun: % 36,47. Urte hasieratik ia 4 puntu hazi da.  Herrian dauden 3.778 etxeetatik dagoeneko 602 eman dute izena 5. edukiontzian. Gainera, 179 etxek auto-konposta egiten dute eta beste 52k auzo-konposta. Guztira, 803 etxetan bereizten da materia organikoa, % 22,04. Udalak eta Mank-ek akordioa itxi dute eta urte akaberarako % 65eko birziklatze tasa lortu nahi dute. Horretarako, beharrezkoa da gutxienez Altsasuko etxeen % 60k 5. edukiontzian, auto- edo auzo-konpostean izena ematea. Informazioa nahi duenak 900 730 450 doako telefonora hots egin dezake. Altsasuko birziklatze datuak hobetzen lagunduko du ere Pilotajaukun eginen den garbiguneak. Irurtzunen, berriz, zortzi auzo-konpostagailuren bidez 1.069 etxeetatik 67 auto-konpost eta 111 auzo-konpost bidez ari dira materia organikoa kudeatzen, % 16,65.


Sistemak
Mank-ek joan den urtean jasotako hondakinetatik 8.865.725,85 kilo herrietan jaso zituen, % 93,18. Horretatik, 4.964.069,85 gaika bildu zituen, % 55,99. Berrerabilpen tasa % 0,68koa da. 647.882,26 tona industrialdeetan jaso ziren, % 6,81. Kopuru horretatik gaika 242.862,26 jaso zen, % 37,49.

2017ko hondakin bilketa sistemaka  
Hondakina* Altsasu Altsasuar bakoitzak Irurtzun Irurtzundar bakoitzak Atez ate Herritar bakoitza Mistoa Herritar bakoitza
Errefusa 2.314.885,00 312,02 582.453,00 266,81 1.039.078,00 121,27 346.660,00 172,04
Organikoa 77.926,60 10,50 57.063,83 26,14 1.362.662,44 159,04 296.925,31 147,36
Ontzi arinak 139.288,11 18,77 45.008,59 20,62 223.691,00 26,11 567.465,89 281,62
Papera eta kartoia 345.629,25 46,59 90.360,00 41,39 347.576,00 40,57 52.960,00 26,28
Beira 246.270,00 33,19 48.930,00 22,41 287.500,00 33,56 80.770,00 40,08
Olioa 4.145,00 0,56 1.507,00 0,69 4.424,00 0,52 1.146,00 0,57
Ehunak 25.872,00 3,49 7.940,00 3,64 41.860,24 4,89 1.280,00 0,64

 

Sakandar bakoitzeko sortzen dugun hondakin kiloak        
Hondakin mota Guztira Hondakinen % Sakandar bakoitzeko kiloak %
Errefusa 4.306.676,00 45,27 213,36 45,27
Organikoa 2.051.538,22 21,56 101,64 21,56
Ontzi arinak 501.231,10 5,27 24,83 5,27
Papera eta kartoia 1.042.610,00 10,96 51,65 10,96
Bestelakoak 842.472,71 8,86 41,74 8,86
Sukaldeko olioa 12.756,00 0,13 0,63 0,13
Ehunak 92.854,08 0,98 4,60 0,98
Beira 663.470,00 6,97 32,87 6,97
Guztira 9.513.608,11 100,00 471,32 100,00

 

 

Hondakinak jasotzen diren etxebizitza kopurua
Eremua Kopurua %
Altsasu 3.764 36,07
Irurtzun 1.069 10,24
Atez ate 4.424 42,40
Mistoa 1.178 11,29
Sakana 10.435

100,00

 

Etxebizitza kopurua kudeaketa sistema bakoitzean
Sistema Kopurua %
Atez ate 1.583 15,17
Edukiontziak 4.429 42,44
Auto konposta 1.794 17,19
Auzo konposta 2.629 25,19
Guztira 10.435 100,00

 

Birziklatze tasa          
  2012 2013 2014 2015 2016 2017
Errefusa 6.739.840,00 5.290.602,00 4.267.207,00 4.401.365,00 4.240.200,00 4.306.676,00
Gaika bilduta 2.108.432,00 3.138.351,00 4.392.874,00 4.667.397,32 5.051.721,78 5.206.932,00
Guztira 8.848.272,00 8.428.953,00 8.660.081,00 9.068.762,32 9.291.921,78 9.513.608,00
Birziklatze tasa %23,83 %37,23 %50,79 %51,46 %52,63

%52,93

 

Gaikako bilketaren bilakaera sistemaka
Eredua/ urtea 2013* 2013* 2014 2015 2016 2017
Altsasu 23,69 25,4 27,61 27,67 27,64 33,22
Irurtzun 23,69 27,79 29,21 34,75 42,97 39,68
Mistoa 23,69 55,93 61,67 63,51 66,62 63,75
Atez ate 23,69 73 80,49 78,35 78,59 78,11
Sakana 23,69 39,71 50,87 51,52 55,65 55,99

 

2017an etxebizitza bakoitzak sortutako hondakinak              
Sistema / Hondakinak Organikoa Ontzi arinak Papera eta kartoia Beira Errefusa Ehunak Sukaldeko olioa
Altsasu 64,89 37,39 109,76 65,42 569,45 8,40 1,48
Irurtzun 96,68 56,73 134,05 45,77 544,16 8,95 1,78
Atez ate 316,52 57,04 99,05 64,99 177,43 10,99 1,37
Mistoa 273,37 51,44 58,92 68,57 258,27 261,00 1,35
Guztira 751,46 202,60 401,79 244,75 1.549,31 289,34 5,98

 

Inpropioak
  Jasotakoa %
Organikoan 7.565,20 4,41
Ontzi arinak 95.562,85 55,70
Botikak 851,30 0,50
Emaus 66.256,00 38,62
Humana 1.323,10 0,77
Guztira 171.558,45

100,00

 

Berrerabilia
  Jasotakoa %
Emaus ehunak 2.623,00 4,35
Emaus altzariak 14.269,00 23,68
Emaus bestelakoak 3.682,00 6,11
Humana ehunak 39.693,00 65,86
Guztira 60.267,00 100

 

Errefusa                
  2012 2013 2014 2015 2016 2017 Aldea 2016-2017
Sakana 6.739.840 5.290.602 4.267.207 4.401.365 4.240.200 4.306.676 66.476 1,57

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 2.314.885 53,77
Irurtzun 582.453 13,53
Atez atekoa 1.039.078 24,13
Mistoan 346.660 8,05
Ontzi arinei kendutakoa 7.880 0,18
Hondakindegira eramana 14.540 0,34
Guztira 4.305.496 100,00

 

Organikoa    
  Jasotakoa %
Konposta Altsasun 77.926,60 3,80
Konposta Irurtzunen 57.063,83 2,78
Konposta mistoan 296.925,31 14,47
Konposta atez ate 950.282,48 46,32
Caparrosora eramana 378.260,00 18,44
Inausketak 291.080,00 14,19
Guztira 2.051.538,22 100,00

 

Auto-konposta    
Eremua Etxebizitza kopurua  
Altsasu 179 9,98
Irurtzun 60 3,34
Atez ate 1052 58,64
Mistoa 503 28,04
Sakana 1794 100,00

 

Auzo-konposta    
Eremua Etxebizitza kopurua  
Altsasu 54 2,05
Irurtzun 110 4,18
Atez ate 1.790 68,09
Mistoa 675 25,68
Sakana 2.629 100,00

 

Ontzi arinak                
  2012 2013 2014 2015 2016 2017 2016-2017 aldea
Bildutakoa 330.160 414.710 529.160 558.390 586.630 576.820 -9.810 -1,67
Kendutakoa* 15.000 23.000 35.000 68.100 71.150 53.272 -17.878 -25,13
Birziklatu**                
*Arbizuko hondakindegian ontziak ez diren eta kendu diren hondakinak.
**Azkoienera birziklatzera bidalitakoa.

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 139.288,11 27,79
Irurtzun 45.008,59 8,98
Atez atekoa 223.691,00 44,63
Mistoan 56.465,89 11,27
Industrialdeak 36.777,51 7,34
Guztira 501.231,10 100,00

 

Papera eta kartoia              
2012 2013 2014 2015 2016 2017 2016-2017 aldea
932.640 935.500 1.004.320 1.058.270 1.059.340 1.042.610 -16.730 -1,58

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 345.629,25 33,15
Irurtzun 90.360,00 8,67
Atez atekoa 347.576,00 33,34
Mistoan 52.960,00 5,08
Industrialdeak 206.084,75 19,77
Guztira 1.042.610,00 100,00

 

Beira            
2013 2014 2015 2016 2017 2016-2017 aldea
642.580 669.200 587.455 663.743 663.470 -273 -0,04

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 246.270 37,12
Irurtzun 48.930 7,37
Atez atekoa 287.500 43,33
Mistoan 80.770 12,17
Guztira 663.470 100,00

 

Olioa            
2013 2014 2015 2016 2017 2016-2017 aldea
Bilketa 14.110 15.740 12.576 8.849 -3.727 -29,64
Garbigunea 5.497 5.407 7.973 3.907 -4.066 -51,00
Guztira 19.607 21.147 20.549 12.756 -7.793 -37,92

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 4.145 27,40
Irurtzun 1.507 9,96
Atez atekoa 4.424 29,24
Mistoan 1.146 7,57
Garbigunea 3.907 25,82
Guztira 15.129 100,00

 

Ehunak              
  2013 2014 2015 2016 2017 2016-2017 aldea
Humana edukiontzietan 50.285,00 62.253,00 65.086,00 65.500,00 66.155,00 655,00 1,00
Euskadi-Congo edukiontziak -- -- 7.500,24 7.500,24 10.798,08 3.297,84 43,97
Emausgo trapuketariak 36.450,00 61.465,00 16.265,00 10.130,00 15.901,00 5.771,00 56,97
Guztira 86.735,00 123.718,00 88.851,24 83.130,24 92.854,08 9.723,84 11,70

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 25.872,84 27,86
Irurtzun 7.940,00 8,55
Atez atekoa 41.860,24 45,08
Mistoan 1.280,00 1,38
Emausgo trapuketariak 15.901,00 17,12
Guztira 92.854,08 100,00

 

Bestelakoak    
Hondakinak Kiloak %
Tamaina handiko trasteak 198.783,00 23,60
Hondakindegian jasotako egurra 74.490,00 8,84
Tresna elektriko eta elektronikoak 64.921,00 7,71
Obra txikietako hondakina 20.120,00 2,39
Utzitako ibilgailuak 378.908,64 44,98
Botikak 2.400,07 0,28
Siloetako plastikoa 44.720,00 5,31
Filma industrialdeetan 42.643,00 5,06
Arriskutsuak garbigunean 15.487,00 1,84
Guztira 842.472,71 100