Sakana Harrera Harana Mugak Zabalduz karabanan

Guaixe 2018ko api. 27a, 14:03

Euskal Herriko hainbat eragilek Mugak Zabalduz Euskal Herriko karabana antolatu dute, Europako Batasunaren "migrazio politika kriminalak" salatzeko. Apirilaren 28tik 30era hau da, bihartik astelehenera gauzatuko da Mugak Zabalduz Euskal Herriko karabana eta Sakana Harrera Harana taldeak bertan parte hartuko du.
Gaur, larunbatean, Hendaia-Andoain-Iruñea bidea egingo dute. Iruñean arraza baldintzetan oinarritutako sarekaden kontrako salaketa eginen dute. Igandean, Iruñea, Tutera eta Gasteiz gurutzatuko dituzte, eta astelehenean, Gasteiz, Bilbo, Zierbena eta Santurtzi zeharkatuko dituzte, Bilbon Maria Bihotzaren plazan kontzertua ospatzeko. Antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Sakana Harrera Haranak.