Sakanako batua ikasten

Guaixe 2018ko apirilaren 28a

Koldo Zuazo hizkuntzalariak, filologian doktorea, Sakanako euskara batua edo estandarrari buruzko ikastaroa eman du azken bi asteazkenetan. 25 sakandar izan dira saioetan eta haiei Zuazok "ahozko eta idatzizko jardunetan, bertako hitzak, esapideak, eta bereizgarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak kontuan hartzea" proposatu zien.