Sakanako Futbol Topaketak: kimuak etzi Ziordian

Guaixe 2018ko apirilaren 27a

Igandean, 10:00etatik aurrera, Ziordiko txipudian

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako 14. jardunaldia hartuko du Ziordiak, goizeko 10:00etatik aurrera. Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, txikienei futbol txapelketa batean aritzea ahalbideratzeko. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak
Igandean, Ziordian
10:00    Etxarri Aranatz – Tipi Tapa
10:00    Kaixo – Lagun Artea
11:00    Urdiain – Sutegi