Aurtengo jaiak 40 urte egin ditu eta urtero bezala egun osoko egitarauarekin ospatu zen. Gonbidatuen artean Etorkizuna Dantza Taldea. Goizean goiz Sakanatik autobus bat bete dantzari abiatu zen eta goizeko kalejiran eta arratsaldeko dantza emanaldian parte hartu zuten. Baigorriarrek elkartasuna Altsasurantz eraman nahi izan dute, aurtengo inauterietan haiek han izan zirelako eta harreman estua egin zutelako. Bisitak itzulera izan zuen atzokoan. Harrera ona egin zieten eta Altsasuko auzipetuak gogoan izan zituzten.