Zalduak hirugarren postuan despeditu du Elomendiko liga

Guaixe 2018ko mai. 2a, 11:33

Despeditu da Elomendi Futbol Txapelketa. Asteburuan jokatutako azken jardunaldian Izalsask 3 eta 2 irabazi zion Zalduari. Horrela, Unzitik irabazi du liga (57 puntu), Bidezarra izan da bigarrena (51 puntu) eta Arakilgo Zaldua, aldiz, hirugarrena (44 puntu).

Orain Kopari ekingo diote taldeek. Zalduak Ardoi izango du aurkari.